Eskubaloi festak eta oroimenak bat egin dute Lubakin

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 30a, 17:20

Iñaki Espillaren IX. oroimenezkoa jokatzen ari dira gaur Lubaki kiroldegian. Zumaiako Pulpo eskubaloi klubeko bost talde arituko dira guztira, Euskadiko selekzioko kideen aurka.

Iñaki Espilla zenaren oroimenezko eskubaloi jardunaldia antolatu du Pulpok urtero legez. Zumaiako eskubaloi klubeko bost talde arituko dira guztira Euskal selekzioko kideen aurkako partidak jokatzen, eta Zarauztik ere helduko dira kirolariak. 

Goizean goiz hasi dituzte partidak, eta iluntzera bitarte luzatuko dira. Kiroldegiaren sarreran jan-edanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, eta eskubaloi festaz gozatu ere bai, Zumaiako taldeak onentsuenen aurka jokatzen ikusita.