Familian dantza egiteko tailerra egingo du Astinduk gaur

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 29a, 10:00

Hilabetero proposatzen dituzten tailerren barruan, adin guztietako dantzariei zuzendurikoa antolatu dute abendurako. 

Astindu Dantza Elkarteak hilero antolatzen ditu dantza desberdinetan trebatzeko tailerrak. Gaur egingo dute abendukoa, eta jakinarazi dutenez, familian dantza egiten irakatsiko du bertan Oihane Vicente Agirrezabal dantzariak. Izan ere, 4 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da gaurkoa.

Torreberrin elkartuko dira 17:00etan. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita edo 623 22 86 65 zenbakira WhatsApp bidez mezua bidalita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide