Urrezko Pertxa korto lehiaketa etzi egingo dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 28a, 15:30

Antolatzaileek gaur zabalduko dituzte gaia eta objektua eta parte hartzaileek bi egun izango dituzte ikus-entzunezkoa osatzeko, ohi bezala. Lanak 22:00etan aurkeztu beharko dituzte gaztetxean eta ordu erdi beranduago hasiko da emanaldia.

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Zumaiako Torreberri gaztetxeak Urrezko Pertxa korto leihaketa antolatu du Gabonetako oporraldi honetan ere. Hamabigarren edizioa izango da eta larunbat gauean emango dituzte ikus-entzunezkoak 22:30ean. Horretarako, 22:00etarako aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Irabazlea, berriz, lan guztiak ikusi ondoren egingo duten bozketan erabakiko dute, eta, parte hartzaileak izango dira botoa emateko aukera izango dutenak.

Ohi bezala, parte hartzaileek bi egunetako epean grabatu eta muntatu beharko ditzute ikus-entzunezkoak. Horregatik, gaur jakinaraziko dituzte antolatzaileek zein diren aurtengo gaia eta objektua. Zehaztu dutenez, sare sozialen bidez zabalduko dituzte, WhatsApp bidez eta Torreberri gaztetxearen Instagram eta X –lehengo Twitter– kontuetan.