Familia ugari erakarri ditu Gabonetako haur parkeak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 26a, 15:00

Adin askotariko haurrek eta haien gurasoek Aitzuri pilotalekuan igaro dute goiza bertan jarri duten jolastoki erraldoiaz gozatzeko. Puzgarriak, mahai jokoak... denetarik izan dute eta errepikazteko aukera izango dute arratsaldean.

Aurtengo Gabonetan ere ez da haur parkea falta izan. Dena den, izan da berrikuntzarik; izan ere, Lubaki kiroldegian beharrean, Aitzuri pilotalekuan kokatu dute aurten. Hala, hamarnaka familia bertaratu dira adin askotariko aurrentzat zuzendutako jolastokira. Denetarik egiteko aukera izan dute, gainera, puzgarriak ez ezik, ibilgailu bereziak, mahai jokoak edota mini golfa jarri dituztelako, besteak beste.

Bertaratu diren guztiak, haurrak nahiz haien gurasoak, gustura aritu dira jolasean eta arratsaldean errepikatzeko aukera izango dute; zeren, berriro irekiko dute jolastokia. 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, hain zuzen ere.