Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztuko dute bihar, Etxapen

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 2a, 08:50
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako bi kide Eibarko Astelena pilotalekuan, joan den abenduaren 16an egin zuten aurkezpen ofizialean. (EHKS)

Mugimendu Sozialistaren erreferente politiko nagusia izango den erakunde berria herriz herri ari da haren asmoen berri ematen eta helburu horrekin egingo dute Zumaiako saioa ere.

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista hasi da bidea egiten. Joan den abenduaren 16an aurkeztu zuten erakunde politikoa ofizialki Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan 1.500 lagunen aurrean, eta, azken asteetan herriz herri ari dira aurkezpenak egiten. Zumaiakoa Urola Kostako kostaldean egingo duten bigarren eta azken geldialdia izango da joan den abenduaren 29an Zarautzen egindakoaren ondotik.

Zehaztu dutenez, EHKSren jardunaren nondik norakoak azaltzeko saioa izango da eta 19:00etan jarri dute hitzordua Etxape zentro sozialistan. Nolanahi ere, jada aurreratu dute Mugimendu Sozialistaren bozeramailea, erreferente politikoa, eta antolakunde nagusia izango dela erakunde sortu berria eta helburu nagusi izango duela langileen artean komunismoa hegemonikoa bihurtzea.