Gertuk zozkatu ditu Gabonetako hiru otarrak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 26a, 10:30
Gertu Merkatari eta Ostalarien elkarteko kideak zozkatu ditzuten hiru otarrekin. (Gertu)

Merkatari eta ostalarien elkarteak larunbatean jakinarazi zituen irabazleak eta zehaztu du beste kanpaina bat abiatuko duela 300 euroko hiru erosketa bonu banatzeko.

Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak bi kanpaina jarri ditu martxan Gabonetan eta lehenengoa dagoeneko itxi du; izan ere, larunbatean zozkatu zituen Gabonetako hiru otarrak. Irabazleen izen-abizenak ere eman ditu elkarteak. Honako hauek dira, hain zuzen ere: Berezi Amubieta, Pradi Arevalo eta Oihane Larrañaga.

Nolanahi ere, oraindik izango dute saririk irabazteko aukerarik herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek; zeren, bigarren kanpaina oraindik ez da amaitu. Gertuk zehaztu duenez 300 euroko hiru Erosketa bonu zozkatuko ditu Errege Egunaren ondoren. Horregatik, bezero guztiak animatu ditu saltokietan emango dizkieten txartelak betetzera bertan  erosketak egiterakoan.