DJ Gaua antolatu du GKSk Eguberri eguna ospatzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 25a, 13:30

Julen Lujan DJa Urola Kostako GKSk gaztetxean antolatutako emandali batean. (Urola Kostako GKS)

20:00etan hasiko da festa eta lau lagun arituko dira musika jartzen goizaldera arte. Ordainpekoa izango da sarrera eta 3 euroko prezioa izango du.

Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak festa antolatu du gaur gauerako, Torreberri gaztetxean, Eguberri eguna lagun artean ospatzeko. Zehazki, DJ Gaua da antolatu duena eta lau lagun arituko dira musika jartzen: Goiko, Saizar, Julen Lujan eta Guija.

Festa 20:00etan abiatuko dute eta antolatzaileek zehaztu dutenez, 04:00ak arte luzatuko dute. Bertaratu nahi dutenek, hori bai, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Gaztetxeko atean egingo dute sarrera salmenta.