Gabonetako haur parkea egingo da asteartean Aitzuri pilotalekuan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 24a, 13:00
Lubaki kiroldegian egin zuten iaz haur parkea. (Jabi Gonzalez Toston)

Haurrei zuzendutako Gabonetako parkea izango da etzi, asteartean, Aitzuri pilotalekuan.

Goizez eta arratsaldez izango da parkea zabalik: goizez 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldez 16:00etatik 19:30era. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, haurrentzako ludoteka izango da mahai jokoekin edota dorreekin; hiru puzgarri handi ere izango dira, egurrezko hamabost joko erraldoi, minigolf zirkuitua, eta crazybike eta roller zirkuitua.

Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.