Familia giroan ospatu du Musika eta Dantza Eskolak Gabonetako jaialdia

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 22a, 13:03

Atzo arratsaldean Aita Mari aretoan egin zen jaialdiarekin amaitu dira Gabonetara begira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatutako jarduerak.

Aste hasieran Zumaiako adinekoekin egon ondoren, atzo arratsaldean familiekin egoteko unea izan zen. Izan ere, Gabonetako jaialdia egin zuen atzo Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak Aita Mari aretoan. Eskolan ematen diren ikasgai desberdinetako ikasleak atera ziren agertokira kurtsoan zehar ikasitakoa erakustera.

Argazkiak: Zumaiako Musika eta Dantza Eskola.