Txistorrarekin sabela berotu dute Beheko Plazako bazkideek

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 22a, 11:30

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txistor pintxoak eman zizkien atzo arratsaldez bere bazkideei.

San Tomas Eguna izan zen atzo, eta ohiturari jarraituta txistorra jateari ekin zioten herritar askok. Tabernetan batzuk, etxean besteek. Aurreko urteetan egin bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txistor pintxoak eman zizkien bere bazkideei, Hogarreko tabernan.