Zumaiaren iragana eta oraina erakusketa batean

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 26a, 12:00
Erakusketa Alondegiko sarreran dago ikusgai. (Juan Luis Romatet)

Zumaia lehen eta orain erakusketa ikusgai izango da Alondegia kultur etxeko sarreran, urtarrilaren 8ra arte.

Urte batzuk dituztenek esango dute Zumaia asko aldatu dela urte batzutatik hona. Orain normaltzat –zaharkituta, inkluso– jotzen diren poligonoetako (Basadi, Aita Mari eta Alai) ez zuten existitzen XX. mendearen erdi aldera. Eta poligonoekin gertatzen den bezala, berdin esan daiteke Paolaldearekin, Larretxorekin edo San Joserekin.

Herriak izandako aldaketa edo bilakaera aztergai izan dute Zumaiako eta Oikiako ikastetxeetako LH 3 mailako ikasleek Algorri Interpretazio Zentroak eskaintzen duen Zumaia ezagutzen programan. Hezkuntza egitasmo horren barruan, argazki rallya egin dute haurrek. Herriko argazki zahar bildu, irudietan ageri diren lekuak identifikatu eta toki horietara joan dira ikasleak, "aldaketarik izan ote den ikusteko. Bertan, argazki berria atera dute, herritarrek ere lekua nola aldatu den ikusi ahal izateko", azaldu dute antolatzaileek.

Ikasleek ateratako argazki guztiak bildu eta argazki zaharraren ikuspuntu antzekoena duten gaur egungo argazkia aukeratu dute, boto bidez, programan parte hartu duten ikasle guztien artean. Argazki horiekin osatu dute dagoeneko ikusgai dagoen Zumaia lehen eta orain erakusketa. Hiru ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte bertan. Bilduma Alondegiko sarreran dago ikusgai urtarrilaren 8ra arte, zerbitzu honetako ordutegian.