Ekitaldirik ez da faltako Gabon hauetan Zumaian

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 22a, 08:00

Olentzerorentzako gutunak jasotzeko postontzia, Estalapean. (Juan Luis Romatet)

Gabon garaian murgilduko da Zumaia, eta egun hauetan ez da ekitaldirik faltako herrian.

Argi koloretsuak piztuta, Jaiotza bere lekuan, Zumaia Gabon giroan murgiltzeko prest dago. Eragile desberdinen artean ekitaldi ugari antolatu dituzte egun hauetarako. Herriko ohituretan sustraitutakoak batzuk, berriagoak besteak. Astindu dantza elkartearen eta Zumaiako Musika Bandaren The Blues Brothers ikuskizunak emango dio hasiera ekitaldiei, eta ondoren etorriko dira Olentzeroren eta Gomezagoren etorrera, Gabon Koruaren kantu kalejira, haur parkea edo erregeen kabalkada, besteak beste.

Hona hemen Zumaian bihartik urte berriaren lehen egunetara bitartean izango diren ekitaldiak.

Abenduak 23, larunbata

18:00 eta 20:00etan, Aitzuri pilotalekuan, The Blues Brothers musikala.

19:30ean, Aita Mari aretoa, zinema saioa: La Navidad en sus manos.

Abenduak 24, igandea

Eguerdia bitartean, Niño Jesusen Eskean. 

12:30ean, Odietatik abiatuta, Olentzerorekin kantuan eta Gomezagoren etorrera.

17:30ean, Gabon Koruaren saioa kalez kale.

17:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Gabon kanten lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta.

18:00ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Jaiotza ikuskizuna.

Abenduak 26, asteartea

11:00-13:30 eta 16:00-19:30, Aitzuri pilotalekuan, Gabonetako haur parkea.

Abenduak 27, asteazkena

17:30ean, Haur liburutegian, ipuin kontaketa: Argi ibili, Ixabel Agirresaroberekin (5-8 urte bitartekoentzat).

Abenduak 28, osteguna

18:00etan, Aita Mari aretoan, haur antzerkia: Tomaxen abenturak, Misterioa ikasgelan.

17:00etan, Oxford aretoan, xake txapelketa.

09:30-17:30, Ludoteka, Kale heziketa eta Gazteguneko irteera Txuri Urdinera.

Abenduak 29, ostirala

17:00etan, Torreberrin, Dantza familientzat tailerra.

20:00etan, Oxford aretoan, Gabonetako bertso-saioa-

09:30-17:30, Kale heziketa eta Gazteguneko irteera Iruña Saltingera.

Abenduak 29, ostirala, eta 30, larunbata

10:00etan, Lubaki kiroldegian, eskubaloiko Espilla Memoriala.

Abenduak 30, larunbata

19:30ean, Aita Mari aretoan, zinema saioa: La Navidad en sus manos.

Abenduak 31, igandea

11:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, San Silvestre lasterketa.

Urtarrilak 4, osteguna

18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea.

Urtarrilak 5, ostirala

18:30etan, Errege kabalgata.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide