'The Blues Brothers' musikalerako egun gutxiago falta dira

Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 14:49

Astindu Dantza Elkarteak eta Zumaiako Musika Bandak prestatutako The Blues Brothers ikuskizuna izango da datorren larunbatean, hilaren 23an, Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak oraindik salgai daude turismo bulegoan.

The Blues Brothers musikala ikusteko bi aukera izango dira datorren larunbatean, abenduaren 23an, Aitzuri frontoian. Lehena 18:00etan izango da, eta bigarrena 20:00etan.

Astinduko dantzariak, Musika Bandako musikariak, abeslariak eta Musika eta Dantza Eskolako antzerki eskolako ikasleak bilduta, ehundik gora lagun arituko dira ikuskizun hau herritarren aurrean aurkezten.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai. Helduek 9 euro ordainduko dituzte eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek 5 euro. Pertsonako sei sarrera erosi ahal izango dira gehienez.

Hemen ikus daiteke antolatzaileek prestatu duten promozioko bideoa.