Bertsolari gazteen saioa egingo da abenduaren 29an Oxforden

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 18a, 12:10

Oxforden izango da saioa abenduaren 29an.

Urteroko legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 29an izango da, Oxford aretoan, eta bertsolari gazteak entzuteko parada izango dute bertaratuko direnek.

Bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak urtea amaitzeko. Abenduaren 29an izango da, 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

Kantuan arituko diren bertsolariak Maddi Agirre, Uxue Alkorta, Bittor Altube, Joar Garate, Irantzu Idoate eta Xabat Illarregi. Gai jartzaile lanetan Libe Goenaga arituko da.

Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 3 euroan.