Leire Esnal pala egokituko Espainiako txapeldunorde

Andrea Zipitria 2023ko abe. 17a, 11:19

Pilotari zumaiarrak Joxeba Altuna oriotarra izan du bikotea. Labrit pilotalekuan jokatu zuten atzo, larunbatarekin, finala. Bi partida jokatu zituzten; 8-10 eta 9-10 egin zuten, hurrenez hurren.

Leire Esnal zumaiarrak eta Joxeba Altuna oriotarrak ezin izan zuten irabazi Espainiako Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako palako finala. Atzo jokatu zuten partida, larunbatarekin, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta lehia estua izan bazen ere, ez zen posible izan. Bi partida jokatu zituzten eta, 8-10 eta 9-10 markagailuarekin amaitu zituzten bi norgehiagokak.