Haur liburutegian ipuin kontaketa saioa izango da asteazkenean

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 17a, 13:00

5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa da Lur Kortak asteazkenean eskainiko duena. 

Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira zikloaren barruan, Ipuinez ipuin ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Kortak. Abenduaren 20an izango da, asteazkena, 17:30etik aurrera, haur liburutegian. 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako saioa da.