'Wish: el poder de los deseos' eta 'Napoleon' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 16a, 13:00

Haurrei zuzenduriko filma bihar botako dute, 17:00etan; eta Napoleon, berriz, bihar eta etzi, 19:30ean.

Asteburu honetan ere zinemaz gozatzeko aukera izango da Zumaian. Napoleon filma ikusi ahal izango da, batetik: Frantziako buruzagi militarraren jatorria eta armadako ofizialetik Frantziako enperadorerako igoera azkar eta geldiezina kontatzen ditu. Istorioa Napoleon Bonapartek bere emazte eta benetako maitasun bakarrarekin, Josefinarekin, zuen harreman adiktibo eta lurrunkorraren lentearen bidez ikusten da. Bihar eta etzi botako dute, 19:30ean. 

Haurrentzat, berriz, Wish: el poder de los deseos filma hautatu dute biharko saiorako. Asha eta Star izeneko energia mugagabeko bola txikiek erakusten dute gizaki ausart baten borondatea izarren magiarekin konektatzen denean, gauza zoragarriak gerta daitezkeela. Emanaldia 17:00etan izango da.