Beldurrei aurre egiten laguntzeko ipuina argitaratu du Zumaienak

Mireia Galarza | Juan Luis Romatet | Gorka Eizagirre 2023ko abe. 15a, 15:30

Txikiei zuzendutako Magali ipuina sortu eta argitaratu du Zumaiena ikastetxeak. Haurrek izan ditzaketen beldurrei forma ematen eta beldur horiei aurre egiteko baliabideak eskaintzea du helburu argitalpenak. 

Magali ipuina sortu du Zumaiena ikastetxeko komunitateak. Aste honetan aurkeztu dute Alondegiko Oxford aretoan, eta bertan bildu dira sortzaileak nahiz herritarrak. 

Zumaienako irakasleek azaldu dute elkarlanean aritzen direla proiektu askotan, eta Haur Hezkuntzan haur literatura ezinbesteko baliabidea dela irakaspenean. Oraingoan beraiek sortu dute beren ipuin propioa.