Batzar orokorra egingo du Telmo Deun arraun elkarteak etzi

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 16a, 09:00
Telmo Deun elkarteko batelak errioan entrenatzen. (Juan Luis Romatet)

Astelehenean egingo du Zumaiako arraun elkarteak urteko batzarra Aitzuri pilotalekuko gimnasioan.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak urteko batzar orokorra egingo du abenduaren 18an, astelehena, Aitzuri pilotalekuko gimnasioan. 19:00etan egingo da lehen deialdian eta 19:30ean bigarrengoan.

Eguneko gai ordena honako hau izango da:

1. Aurreko akta irakurri eta onartzea.

2. 2024. urteko aurrekontuak aurkeztu eta onartzea.

3. Elkartearen egoeraren azterketa.

4. Hauteskunde prozesuaren egoera.

5. Galde-eskeak.