Izen ematea zabaldu dute San Silvestre lasterketarako

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 12a, 16:00

Urtea saltaka bukatuko dute beste behin ere zumaiarrek. Abenduaren 31n, eguerdian, San Silvestre lasterketa korrituko da. Izen ematea dagoeneko zabalik dago.

Haurrek zein helduek, korrika, patinetan edo ipar martxan, hartuko dute parte 2023ko azken egunean San Silvestre lasterketan. Eguerdi partean izango dira proba guztiak. Egunean bertan izenak emateko txartelak eskuragai izango dira, baina aurrez izena ematea gomendatzen du udalak. Parte hartzailearen adinaren arabera leku desberdinetan emango dira izenak.

Haurrak

LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrak

Probaren ordua: 11:00

Izen ematea:

  • Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
  • Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.

Ibilbidea: Alondegi aurretik Eusebio Gurrutxaga plazara (250 m). Ikusi planoa.

Probaren ezaugarriak: Lasterketa hasieran, bi korrikalarik zinta baten bidez erritmoa mugatuko dute, eta haurrek, hasierako momentu horretan, ezingo dute muga hori aurreratu. Behin korrikalariak sakabanatu direnean, zinta jaso, eta nahi duten erritmoan egin ahal izango dute korrika.

LH5 eta LH6ko haurrak

Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean

Izen ematea:

  • Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
  • Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagatik Arrangoletara eta buelta, 1.100 m. Ikusi planoa.

DBH1 eta DBH2ko haurrak

Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean

Izen ematea: Kiroldegian

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxaga plazatik Talaipe ingurura eta buelta, 1.500 m. Ikusi planoa.

Gazteak eta helduak

Ipar martxa

Ordua: 11:30

Izen ematea: Kiroldegian.

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

Probaren ezaugarriak:

Ibilbidearen eskuineko aldetik joango dira eta, ahal dela, espaloitik edo bidegorritik.

Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.

Lasterketa patinetan

Ordua: 12:00

Izen ematea: Kiroldegian.

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

Helduen lasterketa orokorra

Ordua: 12:05

Izen-ematea: Kiroldegian

Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide