Aita Mariren bustoa zaharberritze lanak egitera eraman dute

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 11a, 09:30

Astebetean itzuliko dute ohiko lekura, Erribera kalearen sarreran duen txokora. 

Dagoeneko 157 urte igaro dira Jose Mari Zubia Aita Mari zendu zenetik, baina zumaiarrek beren memorian iltzatuta daramatzate arrantzalearen balentriak. Haren omenezko bustoa aurki daiteke Erribera kalearen sarreran, bere bizitza labur azaltzen duen xafla baten gainean. Egunotan, ordea, zaharberritze lan batzuk tarteko, kendu egin dute. Astebeteren bueltan itzuliko dute bustoa bere lekura. 

1809ko martxoaren 18an jaio zen Zumaian. Hainbat eta hainbat itsas salbamendutan izan zen, eta horregatik bilakatu zen arrantzaleen sinbolo. 1866ko urtarrilaren 9an zendu zen Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzalea, Donostian. Beste hainbatetan egin bezala, egun horretan ere zenbait arrantzaleri laguntzeko asmoz ureratu zen zumaiarra: galerna batek harrapatu zituen Getariako bi ontzitako marinelak, eta haiei laguntza ematen saiatu zen. Itsasoak, baina, irentsi egin zuen Aita Mari