Kontrol mental ikastaroa emango da Forondan urtarriletik aurrera

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 8a, 13:00

Urtarrilaren 18an hasiko da ikastaroa.

Urtarrilaren 18an hasi eta otsailaren 22ra bitartean kontrol mental ikastaroa emango da Foronda kultur etxean. Izen ematea astelehenean zabalduko da.

Sei saioko kontrol mental ikastaroa antolatu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Ostegunetan emango da, urtarrilaren 18 eta 25ean, eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an.  

Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da. Antolatzaileen esanetan, "modu kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten, buruko-minak ekiditen eta bestelakoak erakutsiko dira Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du". Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, erropa eroso eta babestua ekartzea gomendatzen da.

Izenak abenduren 11tik urtarrilaren 11ra bitartean emango dira, Alondegia kultur etxean, 9:30etik 14:00etara. Telefonoz ere eman ahal izango dira izenak 943-86 10 56 zenbakira deituta, edo posta elektronikoaren bidez alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.