Matrikulazioa zabaldu dute Zumaiako Haurreskoletan

Erredakzioa 2023ko abe. 6a, 15:00

Matrikulazioa zabalik izango da Zumaiako Haurreskoletan abenduaren 10era arte. 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete jada.

Bi dira Zumaian dauden haurreskolak. Eskola Txikia Haurreskola Aita Mari auzategian (943-86 53 45 / eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus), eta Arrangoleta Haurreskola Arrangoleta auzoan (arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus). Biek ere 8:00etatik 16:00etara arte egiten dute lan. Matrikulazioa doan da.