Coral Verge del Camí abesbatza kataluniarrak kontzertua emango du bihar parrokian

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 6a, 11:19

20:00etan hasiko da abesbatza kataluniar honen kontzertua (Andreu Dalmau)

Cambrils (Herrialde Katalanak) herriko abesbatzaren ahots doinuak entzuteko aukera izango da bihar arratsaldez Zumaiako San Pedro parrokian. 

Cambrils herriko Coral Verge del Camí abesbatzak kontzertua emango du bihar, osteguna, 20:00etatik aurrera. 55 encants du kontzertuak izena. Izan ere, Herrialde Katalanetako abesbatza hau sortu zela 55 urte bete dira. Errepertorioa musika sakrotik popularrera bitartekoa jorratzen du koroak.