'Saharari kantari' kontzertu solidarioan hartuko du parte Jon Maiak

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 4a, 18:00

Saharar herriaren aldeko emanaldi solidarioa egingo da abenduaren 22an, ostirala, Donostiako Kursaalen. Parte hartuko duten artisten artean da Jon Maia.

Saharari kantari kontzertu solidarioa hartuko du Donostiako Kursaalek abenduaren 22an, 20:00etatik aurrera. Kontzertuak Saharako kultur ondarea babesteko dirua bildu nahi du. Hala, euskal panoramako hainbat musikari edota abeslarik hartuko dute parte: Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Bea Asurmendi, Idoia Asurmendi, Iker Lauroba eta Postal Kolekzionistak, Physis versus Nomos eta Jon Maia. Horiez gain, hiru artista sahararren emanaldi berezia ere izango da: Minatu Embarek, Nayat Hossein eta Hayuh Ramsi.

Kontzerturako sarrerek 25 eta 30 euroko prezioa dute eta hemen daude salgai.