Kalean da abenduko Baleike aldizkaria

Gorka Eizagirre 2023ko abe. 5a, 10:00

Gabon garaia gainean da, eta egun horietan modu atera edo bestera bere ekarpena egiten duten herritarrei ahotsa eman die abenduko Baleike aldizkariak.

Gabon koruan, Musika Bandan, plazako jaiotzan, Erregeen kabalgatan... ekitaldi horietako askotan aritzen dira herritar asko lanean musutruk. Batzuk urtea daramazkite Gabonetako ekitaldi hauetan parte hartzen; beste batzuk azken hamarkadan hasi dira, behin udalak ekitaldi hauen antolaketa bere gain hartu zuenetik. Denek ere zerbait komuna dute: ilusioa.

Mireia Centeno psikologoak buru osasunaren inguruan hitz egin du aldizkariko elkarrizketan. Erretratuko atalean, berriz, Juan Carlos Zendoia erlojugilea da protagonista. Hitz tantak atalean, aldiz, Martin de Unx Gonzalez Toston elkarrizketatu da.

Hori guztia eta gehiago aurkitu daiteke abenduko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute egun hauetan; bazkide ez direnek ohiko saltokietan aurkituko dute euro baten truke: Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian.