Gabonetako azoka egingo da Zumaiako kirol portuan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 4a, 16:00

Iaz ere egin zen azoka hau Santiago auzoan. (Maria Maya Manterola)

Igandera bitartean, Gabonetako azoka egingo da Zumaiako Kirol Portuan, Flowers&Co.-ren lokalean. Astean zehar zenbait tailer egingo dituzte.

Aurreko urteotan egin bezala, herriko komertzio batzuek Gabonetako merkatua jarri dute martxan. Igandera bitartean egingo da Zumaiako Kirol Portuan Flowers&Co. establezimenduak duen lokalean. Astean zehar 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara arte izango da zabalik; igandean, berriz, 11:00etatik 15:00etara.

Astean zehar zenbait tailer ere antolatuko dituzte. Hauek dira izango diren ekintzak:

Abenduak 5, asteartea

Haurrentzako Gabonetako zuhaitz tailerra. 17:00etatik 19:00etara. Sei familiarentzako lekua. Prezioa: 65 euro.

Abenduak 6, asteazkena

Kolore tailerra Aitziber Badiolak eskainia. 15:00etatik 17:00etara. Lau pertsonentzako lekua. Prezioa: 90 euro.

Abenduak 7, osteguna

Azala zaintzeko tailerra. 15:00etatik 17:00etara. Hamar lagunentzak0 lekua. Prezioa: 50 euro.

Abenduak 8, ostirala, eta 9, larunbata

Gabonetako koroen tailerra. 15:00etatik 17:00etara. Sei lagunentzako lekua. Prezioa: 85 euro.

Erreserbak egiteko 669 74 80 92 telefonora deitu beharko dute interesdunek.