Piztu dituzte ilusioaren argiak

Onintza Lete Arrieta 2023ko abe. 2a, 09:52
Beheko Plazan gorriz jantzi dituzte zuhaitzak. (Juan Luis Romatet)

Atzo, abenduaren lehena, herriko kaleak kolorez bete ziren eguna itzaltzearekin batera. Izan ere, Gabonetako argiak piztea erabaki zuen udalak. Zarautzen eta Donostian ere, esaterako, atzo egin zituzten Gabon argiak pizteko ekitaldiak.

Sartu gara urtearen azken hilabetean, eta ohi bezala, gaua iristearekin batera kolorez janzten hasi dira herrietako kaleak. Gabonetako argiak atzo, abenduaren lehena, piztu zituzten Zumaian aurreneko aldiz, kaleei magia eta ilusio pixka bat –edo asko– emate aldera.

Inguruko beste herri batzuetan ere atzoko eguna aukeratu zuten argiak pizteko, eta ekitaldiak egin zituzten, esaterako, Zarautzen eta Donostian.