Euskarazko bi film emango dira gaur Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 3a, 11:00

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. Egun honen inguruan antolatutako egitarauari amaiera emateko, bi film emango dira Aita Mari zinema aretoan.

Zumaiako Udaleko Euskara Sailak eta Larraina euskara taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauari bukaera emateko, haurrentzako eta helduentzako euskarazko film bana emango da gaur Aita Mari zinema aretoan.

Lehenbizi, Nobitaren dinosauro berria animaziozko film japoniarra emango da, 17:00etatik aurrera (ikusi hemen trailerra). Jarraian, Fermin Muguruzak zuzendu eta azken Donostiako Zinemaldian erakutsi zen Bidasoa 2018-2023 dokumentala emango da. Azken emanaldi hau 19:30ean izango da.