'Zaintzen duen Zumaia' prozesuaren barruan esperimentu soziala egin dute

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 28a, 17:00

Zaintza lanen inguruan gogoeta egiteko helburuarekin egin esperimentu soziala joan den irailean. 

2022an abiatu zuten zaintzen duen herria irudikatzeko prozesua Zumaiako Mugimendu Feministak, Malen Etxea elkarteak eta Emakumeon Etxea elkarteak, eta, ordutik, zenbait jarduera egin dituzte: talde elkarrizketak (bertatik txosten bat osatu da), jardunaldiak, adineko emakumeak ahalduntzeko saioak...

Esperimentu soziala egin dute oraingoan, eta helburua da zaintza lanen inguruko hausnarketa sustatzea. Zaintza neurtzea, zaintza sistema eraldatzeko neurriak hartzen hasteko. Hona hemen emaitza.