Jostailuak ezagutzen familiartean

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 27a, 16:00
Jarduera egin den bi egunetan beteta egon da Ludoteka. (Juan Luis Romatet)

Gabon garaia gainean den honetan, Zumaiako Ludotekak haurrentzako jostailuak ezagutu eta haiekin jolasteko aukera eskaini du pasa den asteburuan.

Azken urteotan gertatu bezala, merkatuan dauden jostailuak ikusi eta haiekin jolas egiteko izan da pasa den asteburuan Zumaiako Ludotekan. Bertan, 4 urtetik gorako haurrentzako egokiak diren jostailua erakutsi dizkiete Ludotekako hezitzaileek gurasoei. 

Deialdiak erantzun ona izan du eta jarduera egin den bi arratsaldeetan, larunbatean eta igandean, beteta egon da Itsas kiroldegian aurkitzen den zerbitzua.