44 kilo itsas zabor inguru jaso dituzte Itsas Zaintza Sareak antolatutako hondakin bilketan

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 26a, 17:00

Antolatzaileek azaldu dutenez, guztira 40 bat lagun elkartu dira goizeko hitzorduan, eta plastikoa izan da gehien jaso duten materiala.

Itsas Zaintza Sareak antolatuta, itsasoak hondartzetara ekarritako hondakinak jaso dituzte gaurkoan Itzurun hondartzan. Antolatzaileek azaldu dutenez, guztira 40 bat lagun elkartu dira goizeko hitzorduan, eta 44 kilo inguru zabor jaso dituzte 11:00etatik aurrera. 

"Denetik" jaso badute ere, gehiena plastikoa izan da bere forma guztietan, hala nola, arrantza hondakinak eta sareak. Antolatzaileek gaineratu dute mikroplastiko ugari ere topatu dutela gaurkoan, gehienak pellet motakoak (plastikoa sortzeko erabiltzen den oinarrizko materiala).

Argazkiak: Itsas Zaintza Sarea