Gipuzkoako Benjamin mailako zesta punta topaketa egingo dute Aitzurin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 25a, 10:30

Zumaiako Pilota Elkarteko puntista benjaminak. (Zumaiako Pilota Elkartea)

Herriko hamalau gaztetxok hartuko dute parte eta zortzi kiniela jokatuko dituzte, orotara. Gipuzkoako beste lau herritako puntista hasi berriak ere etorriko dira.

Etorkizuneko puntisten topaleku izango da gaur arratsaldean Aitzuri frontoia; izan ere, Gipuzkoako Benjamin mailako topaketa egingo dute 16:00etan hasita. Zumaiako Pilota Elkartetik azaldu dutenez, zortzi kiniela jokatuko dituzte, guztira, eta herriko gaztetxoekin batera Gipuzkako beste lau elkartetakoak arituko dira: Andoaingoak, Hondarribikoak, Mutrikukoak eta Tolosakoak, hain zuzen ere.

Horrez gain, zehaztu dute hamalau izango direla gaurko topaketan parte hartuko duten etxeko puntista hasi berriak. Ordezkaritza zabala izango du Zumaiak, beraz.