Akaleiaren 'Ondoloin' diskoa Emakumeon Etxean entzun dute primizian

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 24a, 12:00

Gauerditik aurrera entzungai da Akaleiaren lehen diskoa. Aurrez, atzo arratsaldean, entzuketa festa egin zuten Emakumeon Etxean, eta sormen prozesuaren berri izatez gain, diskoa erosi ahal izan zuten bertaratutakoek.

Dagoeneko kalean da Akaleiaren Ondoloin diskoa. Abesti batzuk lehendik entzun ahal izan badira ere, gauerditik aurrera entzun daiteke plataforma digital guztietan hamar abestiz osaturiko lana. 

Abestiak entzuten lehenbizikoak, ordea, atzo Emakumeon Etxean elkartutakoak izan ziren. Izan ere, entzuketa festa egin zuten bertan, eta mokadutxo bat jan bitartean, abestien sormen prozesuaz aritu zen Oihana Rodriguez. Abestiak primizian entzun, eta diskoak erosteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.