Cosme Agirrek jokatuko du Olharanen ordez Winter Serieseko partidan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 23a, 09:30
Cosme Agirre kazetari baten galderak erantzuten. (Eraman!)

Bi aurrelari zumaiar izango dira aurrez aurre datorren asteleheneko partidan: Iñaki Osa Goikoetxea eta Cosme Agirre.

Cosme Agirre zumaiarrak Winter Series txapelketan aritzeko aukera izango du. Lesioagatik jokatu ezinik dagoen Olharanen ordez arituko da Gernikako frontoian datorren asteleheneko jardunaldian. Atzeko koadroetan Del Rio izango du, eta aurkari Iñaki Osa Goikoetxea eta Lekerika. Beraz, bi zumaiar izango dira aurrez-aurre txapelketako bosgarren jardunaldiak.

Olharanek lesioa izan zuen pasa den abuztuan, eta rekuperazioa justu datorren astelehenean, partida egunean, amaitzen du. Ordezkoa aurreko koadroetan Cosme Agirre da. Bailorekin batera bigarren geratu zen Aitzurin jokatutako Pro Am txapelketan, eta horrek baliatu dio Gernikan jokatzen ari diren txapelketan aritzea.

"Urduritasuna baino gogo handiagoa dut partida hori jokatzeko. Niretzat Goiko eta Leke dira txapelketa irabazteko faboritoak baina gu irabaztera aterako gara", azaldu du aurrelari zumaiarrak.