Alain Castillo, Espainiar Estatuko ikasle onena IYMC nazioarteko matematika lehiaketan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 22a, 12:30
Alain Castillo Jimenez Arantxi Aranguren irakasle eta tutorearekin. (Zumaiena Ikastetxea)

International Youth Math Challenge matematikako mundu mailako online lehiaketan hartu du parte Zumaiena Ikastetxeko DBH-4ko ikasleak, emaitza onekin.

Matematika munduan dagoen matematika lehiaketa entzutetsua da International Youth Math Challenge. 2018az geroztik 98 herrialdetako 12.500 ikaslek eta 1.300 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute erronka honetan.

Alain Castillo Jimenezen kasua da. Zumaiena Ikastetxeko DBH-4ko ikasle honek lehiaketako hainbat fase gainditu ondoren, azaroaren 14ko azken probarako sailkatu zen. Sailkapenaren berri eman dute aste honetan, eta zumaiarra Espainiar Estatuko lehiakide onena izan da.

Proiektu honetan parte hartu duten matematika irakasleen arabera, probek maila altua izan dute, eta Castillok egindako lana txalotu dute.