Santa Zeziliako jaialdia egin du Musika eta Dantza Eskolak Zumaienan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 22a, 11:10

Santa Zezilia eguna gaur bada ere, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak atzo egin zuen musikarien zaindariari lotutako jaialdia.

Egun euritsua izan zen atzokoa, eta guraso zein musikazaleek Zumaiena ikastetxeko aretoan aurkitu zuten babesa. Izan ere, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako lagunen jaialdia izan zen arratsalde partean. Eskolan ematen diren kurtso desberdinetako ikasle zein irakasleak igo ziren oholtzara, eta ikasturtean zehar ikasitakoaren adibide txiki bat eskaini zieten eserlekuak bete zituzten lagunei.