Santa Zeziliako jaialdia egingo da gaur Zumaienako aretoan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 21a, 12:00
Zumaienako aretoan egingo da Musika eta Dantza Eskolaren jaialdia.

18:30ean hasiko da eta Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasle eta irakasleek hartuko dute parte.

Santuen izendegiaren arabera, bihar da Santa Zezilia eguna. Musikarien zaindaria, makina bat ekitaldi antolatu izan dura Zumaian azken urteotan bere omenez, Xixili Egunaren aitzakian. Aurten gutxiago izango dira haren omenez antolatutako saioak. Zumaiako Musika Bandak azaroaren 4ra aurreratu zuen hilabete honetan ematen duen kontzertua. Gaur, berriz, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren txanda izango da.

Hala, Santa Zezilia eguneko jaialdia egingo dute gaur, 18:30ean hasita, eskolako ikasle zein irakasleek. Formazio desberdinetan igoko dira Zumaiena ikastetxeko aretoko agertokira.