Kintada festa handia egin dute elektrotxaranga eta guzti

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 19a, 11:30

Dozenatik gora kintada bazkarik egin dute bat eta jaiak bailiran bete dituzte kaleak goizetik hasita. Arratsaldean, Hamarru Elletrottarangarekin jarraitu dute eta goizeko ordu txikiak arte luzatu da ospakizuna.

Jai handia izan da bart Zumaian dozenatik gora kintada bazkariek bat egin ondoren. Elektrotxaranga eta guzti aritu dira, gainera. Hamarru Eletrottarana herriko taldea izan da, hain justu, festari doinuak jarri dizkiona. Nolanahi ere, goizetik hasi zituzten kintada ospakizunak eta jendetza bildu zen bazkaldu aurreko poteoan.

Bazkalostean berriro bete ziren herriko kaleak eta tabernaz taberna aritu ziren herritarrak Amarruk markatutako erritmoan. 18:00ak aldera hasi zuten saioa eta amaitu ondoren, ordu txikiak arte luzatu zen festa.