Greba feminista orokorrerako kaleak girotzen hasiak dira

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 11a, 10:00

Grebako deialdia kaleratzeko pegada kolektiboa egin zuen atzo herritar talde batek. 

Hilabete baino gutxiago falta da greba feminista orokorrerako, azaroaren 30erako. Zumaiako Mugimendu Feminista herritarrekin elkarlanean ari da greba antolatzen, eta greba egiteko deia kaleratzeko, pegada kolektiboa egin zuen atzo, ostirala, herritar talde batek. Era berean, greba egunera bitartean izango diren deialdiei adi egoteko eskatu zuten.