Emakumeon Etxea leporaino beteta, Jaldia Abubakra palestinarraren solasaldian

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 10a, 09:30

Palestinaren berri lehen eskutik jaso zuten atzo Emakumeon Etxean bilutakoek, militante feministaren eskutik. 

Zumaiako Mugimendu Feministaren eskutik, Jaldia Abubakra militante feminista palestinarraren hitzaldia izan zen atzo arratsaldean, osteguna, Emakumeon Etxean. Areto nagusia leporaino bete zuten herritarrek Palestinaren nondik norakoen berri lehen eskutik jasotzeko, eta Abubakrak herrialdearen oraina ez ezik, iragana ere izan zuen hizketagai. Behin solasaldia amaitzerakoan, galderak egiteko aukera ere izan zuten bertan bildutakoek. 

Alkarama erakunde feministaren bultzatzailea da, eta berriki palestinarren diasporak sustatu duen Masar Badil mugimenduarena ere bai. Palestinako ibilbide iraultzaile eta alternatiboa bultzatzen du mugimendu honek.