'Andereño' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko aza. 5a, 09:00

Anita Maravillas antzerki konpainiaren Andereño antzezlana ikusteko aukera izango da datorren igandean, hilaren 12an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.

Sinopsia:

Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta bere gelako txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan animalia guztientzako tokia duen eskola bat.

Gure irakasleak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra hasiko dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola. Anderereñoren istorioa aske eta zoriontsu izateko saiakera ero eta ederra da. Istorio honen bidez, andereño ausart haien hitzak bidaiatzen dituzte, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.

Baleikek Udaleko Kultura Sailak emandako hiru txartel bikoitz zozkatuko du bazkideen artean, eta horiek asteazkeneko 09:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 12 da.