Errioak gainezka egin du itsasgorarekin

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 27a, 17:30

Urola ibaiak ur karga handia darama atzoko euri jasen ondorioz eta itsasgorarekin atera egin da Trenbide pasealekuan.

Irudi ederrak eskaintzen ditu itsasgorak marea biziekin. Errioa emari handiarekin badator, erretenetik ateratzeko arriskua egon daiteke. Hori gertatu da arratsaldeko lehen orduetan Trenbide pasealekuan, Itsas kiroldegitik hurbil. Gernika parkean ere gainezka egitetik hurre izan da.

Argazkiak: Utzitakoak.