Liherren rock doinuek girotu dute larunbat iluntzea

Maria Maya Manterola 2023ko urr. 22a, 11:00

Amaia plazan kontzertua eskaini zuen atzo musika talde donostiarrak. Herritar mordoa gerturatu zen larunbat iluntzea rock doinuekin igarotzera.

EHZH- Eguzkiari Azken Bira lana aurkezten izan zen atzo Liher Donostiako musika taldea Zumaian. Bira horretako azkenetariko kontzertua izan zen Zumaian emandakoa, eta herriko nahiz inguruko herrietatik gerturatutako rock zale ugari elkartu zen Amaia plazan.