Ahaidetasunaz gogoeta egin dute Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2023ko urr. 21a, 15:00

Argazkia: Emakumeon Etxea.

Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak jardunaldiak izan dira goizean zehar Emakumeon Etxean, Emagin elkarteak antolatuta. Solasaldia, mahai ingurua eta erakusketa izan dira, besteak beste. 

Ahaidetasunaz gogoeta egiteko beta hartu dute gaur Emakumeon Etxean. Izan ere, Emagin elkartearen eskutik, Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak jardunaldiak izan dira goizean goiz hasi eta eguerdira bitarte. 

Hasteko eta behin, Ama ta asuna erakusketa, dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia izan dira June Baonza Pagaldaien gidaritzapean. Behin atsedenaldian indarrak hartuta, bigarren zatiari ekin diote: mahai ingurua izan da eta bertan parte hartu dute Jule Goikoetxea Mentxakak, Elixabete Imaz Martinezek eta Danele Sarriugarte Mochalesek.