Baleikek zozkatu ditu igandeko haur antzerkirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 16:00

Jazzbana Ensemble konpainiaren Bidai on, Amona Braulia! ikuskizuna izango da igandean, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan.

Musikaz lagundutako ipuin-kontaketa proposatzen du antzerki konpainia honek igandean ikusi ahal izango den emanaldian. 

Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. Saridunak Miguel Zubimendi, Nieves Alfonso eta Eneko Arrona dira. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.

Sarrerak salgai daude hemen.