'Bidai on, Amona Braulia!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 10:30

Jazbana Ensembleren Bidai on, Amona Braulia! antzezlana ikusteko aukera izango da urriaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu.