Zozkatu ditu Baleikek 'Familia sarekada' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urr. 12a, 13:15

Urriaren 20an taularatuko dute antzezlana, Aita Mariko zine aretoan. Baleikek zozkatu ditu jada Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz.

Vaiven konpainiaren Familia sarekada antzezlanaz gozatzeko aukera izango da datorren astean Zumaian. Hilaren 20an taularatuko dute, hain zuzen ere, Nerea Gorriti, Inazio Tolosa, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi aktoreek Olga Margallok zuzendutako obra. Baleikek Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu, eta irabazleek aretoaren sarreran eskuratu ahal izango dituzte. Ondorengoak dira zortedunak: Estibalitz Guridi, Belen Uranga eta Montse Atsega.

Etxean lasai afaltzen ari den familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen (DIU) sarekada bat jasango du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Komedia katartikoa da hau, Interneten pribatutasunari egiten zaion eraso bortitzaren garai honetan.