Zozketa

Behoria Garbia egitasmorako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 12:20

Egitasmoak ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea du helburu eta, urriaren 21ean, kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute Orion, bidean aurkitzen duten zaborra jasoz. Begi Bistan enpresak emandako sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek bazkideen artean.

Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute urriaren 21ean Orion, Ekintzak naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du helburu, eta 21ean kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute egitasmora batzen diren parte hartzaileek, eta bidaia baliatuko dute bidean aurkitzen duten zaborra jasotzeko. Gainera, jarduera desberdinak eskainiko dira: Arraunpotea, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak.

Baleikek Begi Bistan enpresak emandako txartel bikoitza zozkatuko du bazkideen artean, eta horiek asteleheneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.