ZOZKETA

'Familia sarekada' antzezlanerako sarrerak zozkatuko du Baleikek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko urr. 9a, 15:00
Urriaren 20an izango da antzezlana Aita Marin.

Vaiven konpainiaren Familia sarekada antzezlanarekin hasiko da 2023-2024 antzerki denboraldia. Urriaren 20an izango da, 20:00etatik aurrera, Aita Marin. Bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek.

Etxean lasai afaltzen ari den familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen (DIU) sarekada bat jasango du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Komedia katartikoa da hau, Interneten pribatutasunari egiten zaion eraso bortitzaren garai honetan. Olga Margallok zuzendutako obra, Nerea Gorriti, Inazio Tolosa, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi ditu aktore lanetan.

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditu Baleikek.